Kaskarabarra
Iraola, V.
Turmoyaren otsak etzuben artean
dardaratzen zeru goibelen bea,
jostatzen zebillen zelaicho batean
aur begi ņabar bat gaitzik gabea.
Euritan nastuba oparo jaisten zan
soņuba egiņaz kaskarabarra,
guztizko kontentu begira jarri zan
perlak ziralako begi ņabarra.
-Bai, bai, ala dira, -ta aingeruchoak
bildutzen zituben chit poz aundiyaz,
aleka, aleka, perla urezkoak
mantalcho zuriyan kontuz jarriyaz.
-Zeruko arriyak biltzean nai aņa
eta apaintzeko gero lepoa,
Mariachok duben lepandea baņa
amak egingo dit ederragoa.
Lepotik kolkora jaisten zaizkitala
jiran chit poliki jarriya dana...
esatera nua egiņ dezaitala
lepande eder bat amacho gana.-
Eta modu ontan bi salto emanaz
echera korrika juan zan segiran,
gaisoak pozkiroz bidean esanaz
-a! bai, Ązer ederki emango diran!-
Uste eder ura; bere perla fiņak
ikutzerakoan fortuna charrez,
ur biurtu eta bere atsegiņak
galdu ta jarri zan penaz negarrez.
Utsirudiaz ta uskeriz beteta
gertatzen dana da au geyenean,
perlak dizdiatzen urrutitik eta
Ąura, ura utsa ikututzean!