Juan Manuel Besnes eta Irigoyen. Joaquin Lopetedi
Iraola, Victoriano
Ez ditut ez gaur, argiratuko
loracho intzez buztiyak;
ez nua emen kontatutzera
edertasunen graziyak;
ez dizkizutet esango.dama
galayen kanta eztiyak,
baizik esan nai ditut Besnes-en
eginde eder guziyak.
Laguntzalleak isillik daude
baso itsaltsu beltz artan:
¿nik zer kantatu nezake aiek
zerbait ez laguntzekotan?
zuk lira ona azken azkenez
serbi nazazu lan ontan,
au kantatu ta naiz biyak gero
gorde erozeiñ choketan.
¡Ara choriyak orainchen datoz
mendiyetatik errira:
¡zer zoriona sartzen diraten
biyotzen ardi erdira!;
atozte bada, atozte laister
izan zazute kupira,
aztu lekutik kantuz alcha ta
azal dezagun argira.
¡Donostiarrak!, gurea data
azaldu zagun mundura,
zabal dezagun meresi du ta
tronpetachoen soñura...
egaztiaren luma luzeak
mozturik bero modura,
nola lantzen zau kanta dezagun
euskaldun etorki ura.
Ume utziak diran bezela
laguntza gabe munduan,
aien gisara beargilleak
zuzendari bat estuan;
seta gaiztoko luma apuak
ibilli zuan estuan,
menderatu ta jarri zan arte
obeditua estuan.
Nola saroiak, nola loreak,
ibar ta mendi altuak,
irudikatzen zituen danak
ederki naskidatuak;
arrastu legun biribilletan
milla modura sortuak,
oek zituen argiratutzen
Besnes-en luma bastuak.
Barats loratu, zelaicho eta
pareta untzez jantziyak,
argi-errañu indargabeak
odol azpitik jachiyak;
¿baña noraño irichi ziran
luma latz aren graziyak?
eziñ sinistu leike dirala
arrak sortuak guziyak.
Itsaso urdiñ sosegatuak
erakutsiaz arkaitzak,
eguzkiaren sarrera eta
arratz beltzeko ekaitzak;
aritz lodiak, errekachoak,
arbol tantaien gereitzak...
¡sari eder bat meresi zuen
aren irudi bakoitzak!
Pintatzalleak nai baldin badu
lengo landua ongitu,
bere paletan zuzendutzeko
kolore danak an ditu;
baña Besnes-ek ez zezakean
arrastorikan berritu,
argatik ziran lan aien aurrez
gizon trebeak arritu.
Emen daukagu kuadro eder bat
erri-echean jasoa,
Besnes aundiak donkidutako
oroitza baliosoa;
an gazte batek alchatzen ditu
ezpata eta besoa,
bizi dan arte eskudatzeko
euskaldun erri osoa.
Euskaldun onen irozgarria
aurkestatzen du anziña,
lege santuen gordetzallea,
etsai askoren oziña;
euskal-erriko onra garbia
iñork borratu eziña,
au da erriko seme argiak
bost lumarekin egiña.
¡Zer balio du konparatzeko
eginde saris beteak?
¡zer dirade, zer, bere aurrean
urre ta diamanteak?;
atozte danak ikusitzera
zabalak daude ateak,
nola puzkatzen ziran anziñez
Ebros aruntzko kateak.
Bere eskuan luma zan beti
gosotsua ta zimela,
etzuen ala menderatutzen
Morgan aundiak zizela;
arrastuetan atrebitua
nola Goya-ren pinzela,
eta irudi ederrekoa
beste iñor ez bezela.
Donostiako seme leiala
euskaldun ume argiaa,
onraz betea goitu zuena
beraren jayo erriya;
arte ederrez ondekidatu
zuen eskola berriya,
beretzat dira sari aundiyak,
beretzako da gloriya.
Urdindua ta pobre ill zanen
eginde baliosoak,
euskal-erriko kondairak dauzka
kontuz osorik jasoak;
bere obia estalitzendu
erramuaren ostoak,
lurrindatuaz jira guziak
mendaren usai gosoak.
¡Donostiarrak! lenaz gañera
alcha dezagun kantetan,
gurea da ta zabal dezagun
argi au urrutietan;
jarri dezagun bera jayo zan
erri-echeko goietan,
bere izena oroipengarri
brontzezko molde letretan.