Jose Franzisko Aizkibel jakintsuari
Iraola, Victoriano
Baso mutillak santso irrintzíz
saltoka mendiyan beera;
eskudatzera ausardi aundiz
lur santu au ta euskera;
goititurikan zorrotz begiyak
zoru zabal ederrera...
-Ziyen -pechuan gurutzea ta
-Ziyen -eskuan bandera
-Ziyoten -esan, lotsarik gabe
danak euskaldunak gera.
Entzuten dira gure lurreko
kantu ta doņu gosuak;
ikusten dira talde luzean
egaan agurka usuak;
sasi-larrean isildu gabe
chistu ta chistu sosuak,
belar-diyetan bee bee egiņaz
arkuame churi manchuak,
eta jo ta jo urrezko lirak
zeruan aingeruchuak
Lege zarraren gordetzallea
Aizkibel izandu zera,
Jaunak biali zuena goitik
fortunaz gure lurrera;
izandu dira gizon argiyak
zu izan ziņan antzera.
perill aundiyan pauso bat iņoiz
eman gabeak atsera,
eskusatuaz gauza danen gari
lurra ta Ama Euskera.
ĄNai ainbestean eziņ goititu!
Ąeziņ oratu det nai ta!
kontatutzeko zenbat zaituen
seme illun onek maita:
nik deitzen dizut oju garbiyan
euskaldun guziyen aita,
ziņaden lumaz argi biziya;
gizon prestuare baita,
orrengatikan jaso nai zaitut
nire euskalduna naizta.
Chori jostallu gaitzik gabean
kantatzen dute basuan,
zure gloriyak zabal ditezen
beren izkera gozuan;
usariyuen adiskidea
seme onaren moduan,
badira gizon miragarriyak
badira zenbait munduan,
baņa etzera chiki gelditzen
aundiyenaren onduan.
Jo, jo lotzatu gabetandikan
euskal soņuak gogotik,
ate guziyak zabaldu eta
entzuten dala zerutik;
artzai mutillak chiruliruka
erantzuten du menditik,
ziririkoak ti ta egiņaz
tellatu danen gaņetik,
Azkoitiyako seme argiya
onela onratziatik.
Burutik boina ateratuta
izkribatzalle argiya,
ara nik kantaz, fede t'egiaz
merezi dezun gloriya;
aņ garbi nol apaindutzen dan
mayatz aldera gariya,
kantatuko det damu gaberik
alnezakean guziya
izan ziņala lau probintziyan
euskaldun miragarriya.
Tallu bat danak alcha zayogun
marmol gogorrezko arriz,
jayo-erriko miran askok
desiatua bost aldiz;
joango giņake milla ta miņņak
guziyak naitasun aundiz,
chori chikiyak lagun egiņaz
kantu eztitsuan guztiz
Ązer poza! egun zoragarriyan
baldin zabalduko balitz.