Izena
V.
Jai artsaldetan dakitelako
zurekiń biltzen naizena,
jakin zaliak galdezka dira
nola dan zure izena.
Somatutzia nik eztet-uste
dala gauzarik gaitzena,
zeren letrarik nastutu gabe
uste det dala aizena
billatutzia; gero chit kontuz
osatutzian diena,
ara zer moduz eta zer garbi
arkitu litekiena.
Lendabiziko letra da M
da esatia, aurrena,
A da segitzen diyona eta
R bakarra urrena;
G segiduban A berriz ere
izenaren bostgarrena,
R ondoren ta I chikiya
goyan puntuba dubena,
T beriala ta A ipintzen
baldin bazayo azkena,
arkituko da berielasen
nere maitien izena.
|