inprimatu
Goguan zeukan
Izenburua:
Goguan zeukan
Sinadura:
Iraola, Bitoriano
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iraola, Biktoriano

Argitalpena:
La unión vascongada.
Urtea:
1893
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
651.zk.
Orrialdea:
1

Goguan zeukan

 

Iraola, V.

 

 Miñ artutzeko bildurrik gabe

 Joshe Pillipe Zimela,

 amaseicho bat baso sagardoz

 buztirik zaku sabela,

 pozez dijua chilindronian

 bote zarpaill bat berela,

 esiak eta balantz ederrak

 fiñ egiten ditubela.

 Aiziak ere eche aldera

 leyal bultzatzen dubela...

 lasai dijua Joshe Pillipe

 lasai galduta chapela.

 Farrez algaraz arri begira

 beste santu bat dagüela,

 bere ondotik pasa zan batek

 galdetu diyo onela.

 -¿Zergatik zaude orri begira

 farrez algaraz orrela?

 -¿Farra zergatik egiten detan?

 aituko deza berela,

 gogoratziak bigar ni ere

 orla egongo naizela.

 


inprimatu