inprimatu
Ezta euririk (Denak diyotena)
Izenburua:
Ezta euririk (Denak diyotena)
Sinadura:
Iraola, Bitoriano
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iraola, Biktoriano

Argitalpena:
La unión vascongada.
Urtea:
1893
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
590.zk.
Orrialdea:
3

Ezta euririk (Denak diyotena)

 

Iraola, V.

 

 Ara nik nola bi nekazari

 jolasten lengo astian,

 entzun nituben Pello Mariren

 ardotegiko atian.

 Batek buruba arraskatubaz,

 abua bete batian,

 atoz kontura esaten ziyon

 atoz nerekiñ batian,

 pulamentuzko arrazoyera

 zuare erori zaitian.

 Euri premiya aundiya dago

 eziñ esan ainbestian;

 baba, illarra, aza, tipulak

 porru, perrejill nastian,

 lar ugariyak galduba dauzka

 guretzat suerte charrian.

 Lan ori tanto ezditu egiñ

 iya bi illabetian,

 euriyen ordez ego-aizia

 iguzkiyare tartian,

 ale legorrak, aize epelak

 aiñ seta charrez eustian,

 denok dakigu gaitz ori dala

 nekazariyen kaltian

 Baña alare beiñ edo beste

 urte ona isa ian,

 gari, artuak ta sagastiyak

 ugaritzu ikustian,

 eta orduban nekien truka

 lau kuarto irabastian,

 esaten degu ¡konforme gera

 ¡konforme onenbestian,

 orrengatikan naiz euri gabe

 Pachi, konforma gaitian.

 -Pillipe, ondo mintzatzen zera

 ederkiz zure ustian,

 dirudizula diruba palaz

 sartzen dezula echian

 Baña kolpian asarreturrik

 dujo errabi puertian.

 -¿Noiz arte onek iraun biardu.

 ¿beste amabi urtian?

 -Ezta euririk, Pachi neria

 egon zindezke pakian,

 Arana jaunak pelota plaza

 bukatzen duben artian.

 


inprimatu