Eskualdun gudaria 1805an
Iraola, Victoriano
Erriyo Rihn-en ertze ertzean
Napoleonen guda tokira,
beren banderak zabaldu eta
basorik baso joanak baitira;
burui zorrotzak diztiatuaz
eguzki sutzu-aren argira...
lau euskal mutill gudatzalleak
sentirik illun biyotz mugira,
igarotutzen dute oroitza
mendi gañetik beren errira.
Partida blekan jokatutzeko
bi euskaldunek ziñez Baigorrin,
irtengo ziran tronpeten deyak
astuta, gozoz utzirikan Rihn;
mendi latzian goititu ere
erbi pizkorra bezela ariñ,
baña serbitze gudariyenak
ez arkitzeak bideak berdiñ,
¿nola osatu itzezko zorra
estura artean? ¿eta zer egiñ?
An arkitzera Arizpe jauna
gerrari pizkor buru zutena,
antzinatikan famaren famak
irabaziyak zeukazkiyena;
¿nola irichi espa charrean
izanik beti gozon zuzena
¿nola jatorrez baldiñ bazuen
biyotz leyala euskaldunena
¡bai milla bider! izango zuten
aren mutillak bere baimena.
Aukeraturik burrukariyak
Agor-illean erasotzea,
gai ziran mutill euskal bi urrak
igarotzeko bide luzea;
pelota plazan ausardi aundiz
indar sendoak eraskustea,
eska gogorrez jo bakoitzean
kia kenduaz zatitutzea,
ala partida jokatu eta
Alemanira biurtutzea.
¡Arrayetua! esan bezela
arrunt joateko jarriyaz eran,
amabost egun oñez egiñaz
ez bas-usua bezela egian
chori politak bide lagunak
ziradelako mintza euskeran,
bai irichive fin Baigorrira
sartuaz lasai erri berberan,
mendi mutill bi sendoren gisa
pozez agurka festa besperan.
Kolko zabalik ta burutzean
legoi indartzu ayen modura,
beso burubak erakutziyaz
sartu dirade euskal jokurar:
jokatu eta arrunt eraman
diye, pelota partida ura,
baita ondoren dantzatu ere
lur ederreko euskal soñura,
gero laisterka saroi ta mendiz
jiratu ziran lengo lekura.
Lau illabete igaro eta
mutill gudari pelotariyak,
an Austerlitz-en eraso aundiz
burrukatutzen zira den biyak;
damu gaberik esanaz batek
antolatuaz guda burniyak,
Baigorrin ondo izango giñan
nai digulako gure erriyak,
baña bentzutu ditzagun emen
ouratutzek gero Frantziyak».