Eguarriyetako turroya
Iraola, V.
Eztakit zeñek bigaldu ziran
lengo batian,
turroi paka bat Alikantetik
nere kaltian.
Añ zau gogorra ormigoi ura
¡arrayetua!
asko gizonen buruba baña
gogorragua
¿Zer egingo det puzka zar aundi
oni begira,
ikaratuta ortzak kolokan
jartzen badira?
puzkatutzeko artu nai arren
esku labada,
badakit zierto gerriyetatik
joango zaitana
Serra koskor bat oroitu ninuan
an sukaldian,
biar zubela egon chinchilik
iltze batian;
asi naiz austen sirri ta sarre
egiñaz otza,
baña aguro galdu niyozkan
iru lau ortza
Esaguturik nere indarzu
añ zala utsa,
auzoko bati eskatu niyon
bere laguntza;
Mauakak jasota an zan aguro
ate oñian,
aizkora luze zorrrotz batekiñ
bizkar gañian
Eman diyozka eztakit zenbat
golpe gogorrak,
eun metruan aitutzekuak
Erramun-gorrak.
Jo du indarrez nola jotzen dan
zi za aritza,
baña ¡ai! turroi ormigoizkua,
arkaitzen, gisa!
Ikusirikan alper alperrik
zala lan ori,
leyotik deitu niyon auzuan
ziran denari,
Baña etzuben ezer baliyo
ango, auzuak,
nola indarrez eman ziyozkan
aizkorasuak
Ezta labanik, ezta serrikan;
ezta aizkorik
lertuta ere orri zati bat
kentzen, diyonik,
Emen egin dan lan guziya da
alper nekia,
zeren turroyen ordez bigaldu
nauten blokia
Azkenerako balaz bete det
nere pistola,
au ikusi ta in biguntzen
ote dan orla.
Nabaiturikan galduba zala
neke guziya,
egondu nintzan ekarritzeko
artilleriya
An dago salan Alikanteko
turroi zatiya,
nere partetik nai dubenarentzat
pozik utziya.
Iñork nai badu gaur bertan egiñ
beraren jabe,
esan dezala besteren batek
eraman gabe