inprimatu
Arrazoya eta urrea
Izenburua:
Arrazoya eta urrea
Sinadura:
Iraola, Bitoriano
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iraola, Biktoriano

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1889
Argitalpenaren urtea:
21
Alea:
Orrialdea:
415

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Arrazoya eta urrea

 

Iraola, V.

 

 Arrokeriyan arrazoyari

 aunditasuna kendu nayean,

 leyatutzen zan urre jaun ori

 gogorkiro ta seta charrean.

 

 Inbiriya ta pozoikeria

 izanik aren itzkuntz char ura,

 eranzun ziyon:-Adiskidia

 nai dezunian guazen pisura.

 

 Beste itz gabe, biyak segiran

 laister irtenik gogoz kalera,

 pozkiro aundiz sayatu ziran

 pisu justu bat arkitutzera.

 

 Justiziyaren pisu leyala

 izanik beti justu justua,

 an arrazoya bear bezala

 an azaldu zan pisuagua.

 

 Baņa urreak billaukerian

 eranzun ziyon setaz, etzala

 pisatzallea aren ustian,

 guztiz justua eta leyala.

 

 Gizon zar zar bat maulez betea

 eta gaņera diru zalea,

 auzoan ura arkitu eta

 ipiņi dute pisatzallea.

 

 Kontatutzen da eman ziyola

 an bakoitzari bere pisua...

 baņa diyote orduan zala

 urrea askoz pisuagua.

 


inprimatu