inprimatu
Arrayetuak!
Izenburua:
Arrayetuak!
Sinadura:
Iraola, Bitoriano
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iraola, Biktoriano

Argitalpena:
Baserritarra.
Urtea:
1907
Argitalpenaren urtea:
4
Alea:
74.zk.
Orrialdea:
2-3

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Arrayetuak!

 

Iraola, V.

 

 Estropozka igo da

 eskalletan Katu

 amar baso debalde

 ditubenak sartu;

 chanchaz ere ez dizu

 ardit bat pagatu,

 orrengatikan diyot

 bai banazu aitu,

 itsasoko katubak

 amolatu zaitu.

 

 Soseguz billatzeko,

 bizi dan echia

 atayan jarri biar,

 zeniyon kochia;

 lastima da bidian

 nekiak lertzia

 eta bere meriyo

 alperrik galtzia,

 ipur gaņian jarri

 liteken parchia.

 


inprimatu