inprimatu
Arrantzale baten esana
Izenburua:
Arrantzale baten esana
Sinadura:
Iraola, Bitoriano
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iraola, Biktoriano

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1887
Argitalpenaren urtea:
16
Alea:
Orrialdea:
143-144

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Arrantzale baten esana

 

Iraola, Victoriano

 

 Asko izutu gabe

 neguko aiziak,

 kalian zabal zabal

 egiñaz esiak,

 illunabar batian

 Jose Banardeta

 oso arro zijuan

 sagardoz beteta.

 Bera zan kantariya;

 bera zan dantzari,

 bera indartsu eta

 bera bersolari.

 Ontan topo egiñ du

 zijuan birian,

 On Pedro sendagiña

 pasatzen parian,

 eta galdetu diyo

 Aitor-en izkeran.

 -¿On Pedro, noiz ilko naiz?

 -¿Zu noiz ilko zeran?

 Laister baldiñ ta bizi

 bazerade orla.

 -Ezta sekulan ere

 bizi banaiz onla.

 Ura esanta iya

 irauliyan anka,

 an juantzan balandraren

 gisa balantzaka,

 estropoz egiñ eta

 bultziaz pareta,

 kantari bersuetan

 Jose Banardeta.

 


inprimatu