Aritzaldeko alaba
V.I.
Chaketa belcha, gona urdiña,
chesto polit bat besuan,
plazarakuan ikusi zaitut
chori ariñen pausuan:
ala kontentu egongo nintzala
begiyak alai jarri zituen
gona barrena jasuan,
ala kontentu egongo nintzan
begira ordu osuan ,
-esanaz- ¡zeñek! achi dezaken
uso polit au lazuan!
Aibesteraño guztaturikan
zure arpegi leguna,
berialasen eskeñi nizun
nere naitasun biguna;
baña far gabe esan zenidan
galduaz alaitasuna,
-¡Gizarajua! neke zabiltza
jarriyaz kopet illuna,
eguzkiya det adiskidia,
bera da nere lagrima
-Lagun egiten dizun bezela
eguzki garbiyen galak,
zu choratuko zaitu aurcho bat
nola amaren magalak;
laguntza ori pozez artzen du
Aritzaldeko alabak,
bideko festak nola ezdiran
izango nozki makalak,
¡a! izor manchunga achitu duen
eguzki kopet zabalak!
Nire isillik joatiagatik
eguzkiyakin batian,
mingañen punthan iruki zaitut
chinchilik ordu betian;
baña oranchen esango dizut
mirarik gabeko kolpian:
emango nuke detan guziya
naiz izan nere kaltian,
laguntzen dizuen eguzkiyakin
izatiatik partian
Zenbateraño maite zaitudan
jakin biazu ezikan,
zeren ez pentsa kontatutzeko
daukatala nik lotsikan;
¿badakizu zer zure meriyo
egingo nuken kasikan?
chardin sarrakin aste osua
pasako nuke pozikan,
zure onduan ¡ai ene bada!
onla egotiatikan
Berriz ikusi zindutanian
lengo illunabarrian,
zure ondoren ibildu nintzan
poztuba bulebarrian;
¿ez aldakizu choriyak nola
jostatzen diran larrian?
ni jostutuko nintzake ala
zuk ez artzera charrian,
naiz gero kontu guziyak eman
Jaungokuaren aurrian
Erri osuan zubezelako
bi ezdirala deritzat,
eta gañera artuba zaude
izarra bezin argitzat;
nik eztakit zer merezi dezun
laztan laztana saritzat,
bada jaunaren almena banu
artu zadazu egitzat,
berialasen egingo nuke
zure berri bat zuretzat
Nere pechuko garra biziyak
zuro meriyo daudenak,
dira kupira gabetandikan
sutu asitzenn nautenak;
¿baña ez aldu ezer merezi
onla sufritzen duenak?...
-Senarren gana laister nun ta
zure biyotzeko penak,
ateratzeko dienak