Ala ote zan?
Iraola. V.
Bildurraz eta ikaratuba
andre triste bat lenguan,
juez seriyo baten aurrian
erdi negarrez zeguan.
Ikusirikan doakabia
sartuba ala izuban,
ate atzian gorde nintzan ni
entzutiatik zer zuban.
-¿Egiya alda, diyo Juezak,
arturik oso estuban.
zaku ikatza ostu dezula
atzo Brechako onduan
eta segiran beriarrekiñ
itzuli ziñala juan?
-Bai jauna; baña zaku ikatza
botia zegon zokuan,
eta ni nola ¡ikusitzen du!
aur-egiteko naguan,
kutizi bat zan eta argatik
artu ta eraman nuan.
-¿Kutiziya? ¡Zer esaten dezun
artzazu gero gogoan,
eta gezurra gertatzen bada
jarritzen zaitut kontuban,
enbusteriya izango dala
zuretzat zorigaiztuan!
-Egiya dala sinista beza
nola sill'ortan daguan,
ero bestela jarri nai badu
beorrek nere moduan,
¡ai! kutiziya zer gaistua dan
rogatuko du orduban.