inprimatu
Abendua-ren 7ª 1688garren urtean
Izenburua:
Abendua-ren 7ª 1688garren urtean
Sinadura:
Iraola, Bitoriano
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iraola, Biktoriano

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1880
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
Orrialdea:
133-134

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Abendua-ren 7ª 1688garren urtean

 

Iraola, Victoriano

 

 Goizetikan zan ichura charra

 Artzen denbora asiya,

 Eguardirako eztali zuen

 Beltzez zeruben azpiya;

 Arratsaldian, illundurikan

 Ordubiyetako iya,

 Andik aurrera arrats triste bat

 Bezela zegon erriya.

 

 Indar aundiyan asirik gero

 Itsasoaren mugira,

 Bagak murallen altuenetik

 Galtatzen zuten errira

 Ura ikusten zuen tristeak

 Chimizt dizdiren argira,

 Ikaratuta gelditutzen zan

 Beste aldera begira.

 

 Antigua-ra ta Hernani-ra

 Zeuden pasabide biyak

 Izandu ziran momentu artan

 Itsasoak estaliyak;

 Egonagatik lenaz barrerak

 Ezkudatzeko jarriyak,

 Purrukatuta an ere egin

 Zituben kalte aundiyak.

 

 Labak aldera turmoi soñua

 Ainbezteraño asi zan.

 Zeñen erriyan instante artan

 Etsi gabeko guchi zan:

 Chimiztak zartzen ziraden plazan

 Kalian eta elizan,

 Bertan ziranak Jaungoikoari

 Laguntza eske zebiltzan.

 

 Andikan zarri gaztelura zan

 Bezte chimizta bat sartu,

 Ala bearda, suautza zegon

 Zertagiyan zan suertatu;

 Zazpi eun da geiyago ziran

 Kintalak bertan zartatu

 Zeñen erriyak golpez bezela

 Aguro zuen su artu.

 

 Elizan gorde ziranak ere

 Etzuten diña denbora,

 An bertan galdu baña lenago

 Ateratzeko kanpora;

 Baña alako trantze eztuan

 ¡Nora joango ziran! ¡¡nora!!

 Uzkeribat zan laguntza billa

 Abiyatzia iñora.

 

 Erri guziya garretan zeguen

 ¡Ura suaren indarra!

 Leku denetan oju tristeak

 Antziya ta deadarra

 Gero lurrera amildutzen zan

 Labe artako sugarra

 Zeñak zabaltzen zuen geiago

 Ikara eta negarra.

 

 Momentu artan biyotz danetan

 Ala sartu zan tristura,

 Estu zebiltzan, beso zabalka

 Laguntza ezke zerura

 Jaungoikoari erregutubaz

 Bakoitzak bere modura...

 Munduban baldin trantzerik bada

 ¡Jesús! trantzia zan ura.

 

 Ura bai zala Donostirako

 Juiziyoko azken eguna,

 Zeñek geroztik oroitutziak

 Senti arazten diguna;

 Aitak semea ezin salbatu,

 Ezin lagunak laguna,

 Galdurik bertan zenbait aberatz

 Eta pobreren fortuna.

 

 Gero alako ichuran berriz

 Ikusirikan erriya,

 Biyotza penak urratzen zuen

 Aiñ Zegon penagarriya,

 Ordu guchiyan sua ta urak

 Purrukaturtk guziya,

 Zirudiela Jaunak beraren

 Ezkuetatik utziya.

 


inprimatu