inprimatu
Ama eta aurra
Izenburua:
Ama eta aurra
Sinadura:
Iraola, Basilio (Mototxo)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iraola, Basilio

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1922
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
60.zk.
Orrialdea:
1

Ama eta aurra

 

B. Iraola

 

 Nere izar ederra, nere begi urdin!...

 ¿zenbat llo llo dezu gaur arratsaldian egin?

 zer pozati esnatu zeran, o laztana?...

 atoz seaskatxotik amatxorengana.

 

 Ta kika politak, non dira? Ikusi!

 ¿ez al dizkidatzu nai kikak erakutsi?...

 Ara saltoka ttotto gogaitzegarriya;

 milixkatu nai dizu zuri arpegiya.

 Kendu ari ortikan: au xakur petrala!

 ¿ez dek ikusten aurra isutzen dekala?

 

 Txatxa... ekarri zazu aurraren ninia

 ¿ez al dezu entzuten eskale umia?...

 ¿Mañak? ¿Nork egin dizu?... ¿Onek?... Uu txatxa.

 bota maite txistua, emateko xa xa.

 

 Kokollo artuko du ta mama goxua...

 ¿nork jarri du negarrez gure aur gaxua?...

 Begira zer pitxia dedan zuretzako,

 maja-maja jantzi-ta apapa joateko:

 begira zer galarru txuri ta gorriak

 ela nik ekarriko papatta berriak.

 

 Guzik jantziko ditu nere zoramenak,

 jantzi 1a pitxiyetan dienetan onenak:

 Txatxak emango diyo pattella ta papa,

 eta eramango du gañera apapa;

 eta egingo diyo aurrak amatxori

 eskutxo politenaz... adi... adi... adi!...

 


inprimatu