inprimatu
Gazte baten naigabeak
Izenburua:
Gazte baten naigabeak
Sinadura:
Iparragirre, Xanti
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iparragirre Perurena, Xanti

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1976
Argitalpenaren urtea:
Alea:
701.zk.
Orrialdea:
31

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Gazte baten naigabeak

 

Iparragirre, X.

 

 -1-

 

 Belgikatikan idazten zendun

 Euzko gudari gaztea.

 Zure tokian jarrita noa

 zerbait esaten astea.

 Zeņen gogorra maitasun danak

 ain urrutian uztea.

 Zatitutako amodioa

 nijoa gaur idaztea.

 

 -2

 

 Ogei urtetan asia nintzan

 damatxo baten atzetik.

 Bera neurekin pozez zebilen

 nik maite nun biotzetik.

 Suerte txarra izandu nuben

 aldegin bear etxetik.

 Neure biotza maite mindua

 jakin zazute zergaitik.

 

 -3-

 

 Esan zidaten zer gertatu zan

 ni onuntza etortzean.

 Ain zeunden garbi nik argatikan

 utzi zinduten etxean.

 Neure erruak zuk ordaintzeko

 asmotan eiņak etzian.

 Neure biotza zatitu dute

 zu astindu bakoitzean.

 

 -4-

 

 Nai zuten dana eginda gero

 gainetik zuri esana.

 Arren geiago ez alkartzeko

 lengomate arengana.

 Bildurrez zaude, bildurrez daude

 zeure aita eta ama.

 urrutietan naigabeturik

 ainbat maite zinduana.

 

 -5-

 

 Esan zizuten egindakoak

 isilikan gordetzeko.

 Ez irakurri ta ez idatzi

 neurekin ez oroitzeko.

 Iges eiteaz gertu daudela

 zedorren aita iltzeko.

 Zure ateak itxita daude

 maite zaitun arentzako.

 

 -6-

 

 Une danetan neure gogoa

 egarriz dabil zugana.

 Ta ziur nago neure maitea

 nitzaz aztuko ez dana.

 Zatitutako amodio au

 osatzen badago lana.

 Itxaropenik etzazu galdu

 ene maitetxu laztana.

 

 -7-

 

 Gau eta egun jai eta aste

 bakardade arrotzean.

 Neke astunak buruan eta

 naigabeak biotzean.

 Taupada batek astindutzen nau

 zurekin oroitutzean.

 Maite neurea agertutzen zait

 begi biak itxitzean.

 

 -8-

 

 Begira zazu lore gorririk

 dagon zuen baratzian.

 Baldin badago artu ezazu

 zeure biotzan ertzian.

 Zeure maitia laztantzen dezu

 laztan eman bakoitzian.

 Bere tokian ni jarriko naiz

 ametsa egi biurtzean.

 


inprimatu