inprimatu
Errenderi'ra begira nago
Izenburua:
Errenderi'ra begira nago
Sinadura:
Iparragirre, Xanti
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iparragirre Perurena, Xanti

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1969
Argitalpenaren urtea:
Alea:
334.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Errenderi'ra begira nago

 

Iparragirre, Xanti

 

 -1-

 

 Errenderi'ra begira nago

 urruti xamarretikan,

 or jaio eta or azi nintzan:

 aldegin nuen ortikan.

 Irakurri det aldizkaritan,

 entzun det irratitikan,

 eun urte nola betetzen diran

 «Xenpelar» il zanetikan.

 

 -2-

 

 Aren bizimoduan berri

 ez naiz asiko ematen,

 erreztasunik ez neukan eta

 ez naiz ibili ikasten.

 Baña umetan aitu genduna

 oraindik nago ikusten,

 «Xenpelar», zuri eskerrak nabil

 gaurko bertsoak idazten.

 

 -3-

 

 Errenderi'ko baserri baten

 zabaldu nitun begiak,

 andikan laister senti nituen

 bertsoaren egarriak.

 Liburu eder bat ba-zeukaten

 guraso maitagarriak,

 amaika bertso eder ba-zitun

 «Xenpelar» zanak jarriak.

 

 -4-

 

 Bertso ederrak datoz gogora

 «Xenpelar» aitatutzian,

 suondo artan entzundakoak

 neguko arrats luzian.

 Aita ezpazan anai zarrenak

 abesten asiko zian,

 nik irakurtzen ikasi nuen

 zure bertsoen pozian.

 

 -5-

 

 Itz-neurtu asko galduko ziran,

 ainbat urte dira jaunak,

 gaur berriz aztertu nai lirake

 zuk egin zenitun lanak.

 Zure bertsoen muñaren billa

 nekatu dira gizonak,

 biotz barruan dute kabia

 «Xenpelar'en» itz sakonak.

 

 -6-

 

 «Xenpelar maite, zuk urte gutxi

 izan zendun lanerako,

 utzi zenduen zer ikasia

 ondorengoarentzako.

 Gaurko jakintsu asko gabiltza

 zerbaitxo bageralako,

 zure lanikan ezin baztertu

 aspaldikoa dalako.

 

 -7-

 

 Gaurko jakintsu askoren ustez

 «Xenpelar» zertan goratu,

 eskola gabeko baten lana

 ez laike aintzakoz artu.

 Baña begira jartzen diranak

 ezin zaituzte baztertu,

 bertsolari aren buru argia

 gaur oraindik ezin neurtu.

 

 -8-

 

 Ezjakiñak gerala entzunda

 ixilikan egon bear,

 jakintsu lana irakurtzean

 benetan egin det negar.

 Amaika itz goxo abestu degu

 euskal errietan zear,

 bertsolariok bizi gerade

 zu zeralako, «Xenpelar».

 

 -9-

 

 Gure izkuntzak kondaira zear

 etsai asko izan ditu,

 bertsolaria bezin lagun onik

 euskerak ez du arkitu.

 Ikasi gabeko jarraitzalle batek,

 «Xenpelar», goratzen zaitu,

 zuk landu zendun izkuntza xarrak

 gu ere maite baigaitu.

 

 -10-

 

 Xenpelar, artu maitetasunez

 Erritar baten omena,

 Neure almenak eskeñitzean

 Pozetan daukat barrena.

 Euskal literaturak izan dun

 Lagunikan jatorrena,

 Aurrera zure izkuntz ederra,

 Razatikan datorrena!

 


inprimatu