inprimatu
Gernikako Arbola
Izenburua:
Gernikako Arbola
Sinadura:
Iparragirre Balerdi, Jose Maria
Urkizaren iruzkina:
(Zat.)
Egilea(k):
Iparragirre, Jose Mari

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
12
Alea:
598.zk.
Orrialdea:
8

 Gernika'ko arbola

 Da bedeinkatua

 Euskaldunen artean

 Guztiz maitatua;

 Eman da zabal zazu

 Munduaren frutua

 Adoratzen zaitugu

 Arbola santua

 

 Etzera eroriko

 Arbola maitea,

 Ernai baldin ba-dago

 Gure gaztedia.

 Danok artuko degu

 Zurekin partia,

 Pakean bizi dedin

 Euskaldun jendia.

 

 Betiko bizi dedin

 Jaunari eskatzeko,

 Jarri gaitezen danok

 Laister belauniko;

 Eta biotzetikan

 Eskatu ezkero,

 Arbola biziko da

 oraiņ eta gero.

 

 Ostoa berdia ta

 Zaņak ere fresko,

 Nere seme maiteak

 Ez naiz eroriko.

 Beartzen banaiz ere

 Egon beti sendo,

 Nigandikan etsaiak

 Itzul erazteko.

 

 Otoitz egin deiogun

 Jainko maiteari,

 Pakea emateko

 Orain eta beti;

 Baita indarra ere

 Daukazun lurrari

 Eta onespen deuna

 Euskal-erriari.

 


inprimatu