inprimatu
Anzuolako batzarrari
Izenburua:
Anzuolako batzarrari
Sinadura:
Iparragirre Balerdi, Jose Maria
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iparragirre, Jose Mari

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1886
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
Orrialdea:
137

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Anzuolako batzarrari

 

Iparragirre, Jose MĒ

 

 Nafarrak On Garcia

 Errege zutela

 Odolez estali zan

 Bai Balde-Junkera.

 Afrikanoak orruz-

 Legoiak bezela

 Zioten Kristau bizirik

 Utzi bear ez zala.

 

 Baņa Euskaldunak

 Laurak-Bat aurrera!

 Zioten: Fedeagatik

 Danok ilko gera;

 Jo... jo eta ez eman

 Pauso bat atzera...

 Gurea izan arte

 Mairuen bandera.

 

 Mutillak... ara non dan

 Illargi erdia,

 Arrapatu dezagun

 Naiz galdu bizia:

 Emen degu bandera

 Upa, Euskal-erdia!

 Eta Anzuolarentzat

 Onra ta gloria.

 

 San Juan Uzarragako

 Seme chit argiak

 Ziran Balde-Junkeran

 Irabaz-lariak;

 Batzar echean dauden

 Illargi erdiak

 Dira Anzuolarentzat

 Chit onragarriak.

 

 Esan adiskideak

 Orduan bezela

 Nafarrakin gaur ere

 Anayak gerala:

 Bat da gure izarra

 Bat gure bandera

 Esan beti Laurak-Bat

 Izan nai degula.

 


inprimatu