Agur Euskal-Erriari
Iparragirre
1
Gazte gaztetandikan
erritik kanpora,
estranjeri aldean
pasa det denbora;
erri alde guzietan
toki onak badira,
baņan biotzak dio:
"zuaz Euskal errira". (bis)
2
Lur maitea emen uztea
da negargarria.
Emen gelditzen dira
ama eta erria.
Urez noa ikustera
bai mundu berria;
oraintxe, bai, naizela
urrikalgarria. (bis)
3
Agur nere biotzeka
amatxo maitea,
laster etorriko naiz
konsola zaitea,
Jaungoikuak bada naidu
ni urez juatea;
ama zertarako da
negar egitea? (bis)
|