inprimatu
Oroimencho bat. (Berdager-ko Jazinto, apaiza jaun onari)
Izenburua:
Oroimencho bat. (Berdager-ko Jazinto, apaiza jaun onari)
Sinadura:
Iñarra, Migel Antonio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iñarra, Migel Antonio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1891
Argitalpenaren urtea:
25
Alea:
Orrialdea:
147

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Oroimencho bat. (Berdager-ko Jazinto, apaiza jaun onari

 

Iñarra, Migel A.

 

 Aingeru polit batek

 Zeru garaitika

 Lengoan, jachi, eta

 Isill-isillika

 Masallaren aldean

 Aba jarririka

 Iñork adi etzezan

 Duda bagerika,

 Esan dit, etzerade,

 Esna oraindika,

 Eguna zabal zala

 Orduak juanika.

 Barkatu, arren, jauna

 Nere mochkeriya,

 Badaki bada zer den

 Euskaldun-erriya.

 Gizonak uts egin du?

 Zerutik argiya

 Ornitu al dedian

 Bertatik guztiya.

 ¡Jaunaren guganako

 Naikuntz beresiya!

 ¡Ta gure arganako

 Gizacharkeriya!

 


inprimatu