inprimatu
On Antonio Arzac jaunari Oiarzun-dik Donostia-ra
Izenburua:
On Antonio Arzac jaunari Oiarzun-dik Donostia-ra
Sinadura:
Iņarra, Migel Antonio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iņarra, Migel Antonio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1890
Argitalpenaren urtea:
23
Alea:
Orrialdea:
543-544

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


On Antonio Arzac jaunari Oiarzun-dik Donostia-ra

 

Iņarra, Migel Antonio

 

 Kapoi-pare ederrakiņ

 Onezkero zenbait

 Etorko zitzaizkala

 Iruditutzen zait.

 Gure echean, berriz,

 Nola ollorika

 Ezpaitegun izaten,

 Ezta arraultzika.

 Kolkarika ezpada

 ŋNon dira chituak,

 Ollasko chikiratu

 Kapoi gizenduak?

 

 -Ja, jai! (esain duela),

 Bialkiņa ause,

 ĄA zer erregalua!

 Bi arrizko eltze,-

 Biali orduroko

 Iruditzen nago.

 Orregatikan ere

 Beren ordurako

 Badijuaz, ta etzait

 Ajol-izpirika:

 Egiņ nere kontura

 Parra gogotika.

 

 Oņati-ko purraja

 Gozo lorezkua

 ŋAditzerik bai aldu

 Zeņen dan gozua?

 Geiegiz aspertu ta

 Arki ez ditezen,

 Ara progatutzeko

 Adiņ, adiņasen.

 

 Ez kasorika egiņ

 Dijuan pillati,

 Begiratu, bakarrik

 Nere naikuntzari;

 Bedorrek jakiņika

 Naitasunik bada

 Negarra bera ere

 Gozatutzen dala,

 Egiņ, arren, onela,

 Ta nere errua

 Oso geldituko da

 Estali ta aztua.

 


inprimatu