inprimatu
Noizerepait!
Izenburua:
Noizerepait!
Sinadura:
Iñarra, Migel Antonio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iñarra, Migel Antonio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1889
Argitalpenaren urtea:
20
Alea:
Orrialdea:
53

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Noizerepait!

 

Iñarra, Migel Antonio

 

 Aiton eta amonak

 Sukalde chokuan

 Nor bere echekuan

 ¿Ezapozik al daude

 Aurtengo neguan?

 

 Garia erruz izanda,

 Artoa galanki,

 Babarruna ugari,

 Gaztaña naikoa ta

 Sagarra ederki.

 

 ¿Oroitzen al-dira iñoiz

 Iñori entzunik,

 Negu bagetanik

 Aurtengoaren legez

 Urterik juan danik?

 

 Konten daudela beraz?...

 Jaunari eskerrak

 Zuzen ta okerrak,

 Zeren aren eskutik

 Datoz eta denak.

 


inprimatu