Larramendi-ko A. Manuel euskara-eroslea bere jitzako bigarren eun-aldian
Iñarra, Migel Antonio
Gure lenengo gurasoai
Zer itzkuntz eman zitzaien
Gauza gaitza da... eziñezkoa.
Garbiro beintzat billatzen:
Gaurko mintzoak, orregatika
Noiz ezkeroztik datozen,
Babel-oñean jaiota, ala
Geroztik sortu diraden,
Zalla da, baño, ikusiko da
Denborarekin azaltzen.
Artea ontan, Itzkera jasa
Artan zein diran sortuak
Diraudenetan ezagutzeko
Bide bi daude gertoak;
Mintzaeraren bereistasuna
Ta osotasuna, batuak,
¿Gure amari, aldagozkio?
¡Euskaldun biotzekoak!
Proga dakidan bearrik ez det
Dio, Tubalen mintzoak.
Nere gogoa, zale ta naia
Ez dijoazte Euskera
Zeñen zarra dan agertu eta
Itz-len ta buru jartzera,
Ori lenago egiñik dago
Egonagatika bera.
Esaten garbi, eta orretaz
Emen ez noa astera
Berririk ezer, ez nuke esain ta
Esanak itz-berritzera.
Tubal-jatorri Euskaradunak
Luzaro gero, bizitu
Ziran bakarrik, eta er-mugak
Zituzten osa zabaldu,
¡Zori gaiztoa! alako batez,
Ziraden lagun-berritu,
Eta gureak, berri-zaleak
Eraman eta, progatu
Nai izan zuten beste izkera
Ta... egin zuten pekatu.
Erri bakoitzen anima, dala,
Bizi-mallea ta biska
Beren itzkuntza, esana dago
Gaur baño lenagotika.
Tubal-semeak beraz, berenaz
Aspertzen diranetika
An dijoazte Euskerarekin
Erria ill ta amilka
Inpernuetan beren buruak
Eziñ iñondik sarrika.
Etsai zirika, burni eta su
Artean Euskal-erria
Beti murriztzen eldu zan, baño
Jaunak etzuen aitzia.
Iñolaz ere, oso nai ¿zeren?...
Zalako bere maitia,
Orregatik mendi aubetan
Idukitu du gordia
Irichi arte erostzailea
Bialitzeko tartia
Gure aitonen errugarrizko
Antsiyaz kapi, kupirik
Egin ta Jauna, aukeratutzen
Kantauritarren artetik
Asi zan gero bialitzeko
Igerle, zalez beterik
Ara Ausular, ara.... ordia
¿Zenbat diraden nik dakit
Euskal-zaletan irakinduak
Bata bestien ondotik?
Urbildu ziran denborak eta
Etor-lekuko aldeak
Asi ziraden zabal egin ta
Moldatzen bida-gilleak:
Egunak ere, bete dira ba,
Eta, Euskaldun jendeak
Pozez choratzen daude zergatik
Ase dizkien zaleak
Leizaur-ek eman dioen
Berdiñ bageko semeak.
Zorioneko Onenzaroa
Zure gabean argia
Ikusi zuen gure gidari
Danak, ta gure zoria.
Ongi etorri, luzaro bizi,
Manuel, chikiz-aundia,
¿Ekusten dezu inguraturik
Zauzkien Euskal-erria?
Ezin diteke gure burutik
Zure jaiotza aztia.
Larramendi-ko jator argia
Ikusi eta Jainkoa,
Orretarako eskaturika
Bere izate osoa,
Abiatu zan apaintzen oso
Bere barrengo asmoa,
Egin alzezan; eta zergatik
¿Badakizute? ¡izeroa!
Euskera zaitzen agertu dediñ
Jaungoikoaren besoa.
Euskal eroste ona asi du
Arrigarrizko erakin,
Sarri Eziñak garaitua-z, ta
Iru-mintz-tegiarekin
Gorputza atzera osatu dio
Anima jasoarekin
Eraio eta zegon tokitik
Aiten uts keriarekin:
Beste enenbest, pentsature nork,
Nork esan eta nork egin.
Bere erakusmen berri-on-tarra
Zabaltzen zenbait biali
Erakusle ta gizon jakintsu
Inguruetan badauzki,
Kardaberaz ta Mendiburu ta...
¿Danak kontatzen ni ari?
Euskal-berri-on zabaltzalleak
Ere azaldu dira bi
Bata Bizkai-ko Aita Nobia
Bestea Azkoitia-r Pachi.
Euskara zarra erosi da ta
Orduan beraz, zabaldu,
Bere bidezko mugetaraño
Beñepeñ egin biardu:
Erdarak bertan ito nai luke,
Baldiñ iñondik albalu:
Euskaldun-buru ausarditsuak
Berriz, zanpaka azkendu,
Baña Euskalen eramana da
Ugari beti, edertsu.
Berriz-pizkortze osasungarri
Oni eranzun nai eta
Onkeriol ta aitortzalleak
Ugari datoz laisterka:
Mogel-anaiak, Astarloa-gaz
Churio, Goiereche ta
Ubillos, juan Agirre-koa,
Lardizabal, ta Iztueta...
Geroz ortonzko berri taldea
Kontagarria're ez da.
Zabaldu bitez librutegiak
Ikusi, eta, biotzez!
Orain librurik esan Euskeraz
Izkribatzen dan edo ez
Nori zor zaio aurrerapen au?
Lenago ikus degunez...
Baño libruak an egoten
Azal egiñak autstutzez,
¿Ikusi eta motel-isillak
Egon gindezke Su legez?
Larramendi-ko Manuel aundi
Euskara-zale sutsua
Gugan pistera etorri ziñan
Ta, iguzu, gure maisua:
Sua orretan kiskalgaitean
Euskarazko erreinua
Aritz-girizan jarri dezagun
Anchiñan bezelakua
Danak batera gurtu dezagun
Lauburuko Jaungoikoa.
Larramendi-ko Aita Manuel
Jakiñ ta Euskara zalia
Zala ojuka dagozka lanak;
Guzierakoa ordia?...
Dudarik ere ipiñ ledike
Erregiñ zuzendaria
Salamanka-ko maisu iraun ta
Lagunkidan egotia
Ala ezpazan? Eziñ zediken:
Aundia izan zan, aundia.
Merezi ditu beraz arrizko
Ar-tallu eder liratiak;
Merezi ditu zillarrezkoak,
Urrez ta ar piñez egiñak,
Merezi ditu, ¿zer ez merezi?
Andoain-seme pikañak?
Erri bakochak berea alcha
Ezin badio, ale alegiñak
Egin ditzala betetzen onen
Gogo eziñak.
Zori oneko Aita Manuel
Gizon Erromar-goiena,
Euskalen poza, Españia-ren
Argigarri ta omena,
Leizaur-eko goizalde-izar,
Jesus-tar leial zuzena;
Euskal-erosle eziñ-esana
Gur bedi zure izena
Geren echetik asi ta atz-erri
Guzi guziak barrena.
Andoain maite oso poztua,
Erro-ren anai kutuna
¿Ekusten dezu zeñen alaia
Dan Eguerri eguna
Zuganaturik Euskal-semeak
Aurten ospatzen deguna?
.......................
Orain baguaz, ostera echera,
Gure artean ¡o Jauna!
Bizi dedilla beti Euskera,
Baieta bere Erostuna.