inprimatu
Gazte aingerutarrari
Izenburua:
Gazte aingerutarrari
Sinadura:
Iņarra, Migel Antonio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iņarra, Migel Antonio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1890
Argitalpenaren urtea:
22
Alea:
Orrialdea:
534-535

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Gazte aingerutarrari

 

Iņarra, Migel Antonio

 

 Iņigo-tarren lorategiko

 Azuzen eder zuria,

 Suge zarraren mistuak iņon

 Ere ikutu bagia,

 Gazterik usai oso usaitsuz

 Bete ta baratz guztia,

 Agur, zerura igoetako

 Gazte aingeru-kidia.

 

 Kastiglione-n jaio, ta andik

 Amar urteren barrenan

 Aitak berekin Florenzia-ra

 Nai izan zuan eraman;

 Uri onetan itz eman zuen

 Birjiņa baten oņetan;

 Zeņo, aingeru biziko zala

 Beti lurraren gaņean.

 

 Pekatari bat baitzan bezela

 Damu garratzez beterik,

 Konfesatzean an erori da

 Negarrez korde bagerik;

 Gorputzak eziņ irozi du ta

 Ain gorroto kiskalik,

 Barren barrendik pekatuari

 Aingeru batek dionik.

 

 Borromeo-ko Done Karlos-en

 Eskuz Zeruko Jainkoa

 Lenengo aldiz artu zuen ta

 ĄAi ura onen beroa!

 Zortziro beti andik aurrera,

 Ta zortzi-aldi osoa

 Esker ematen ta antolatzen,

 Au bizi aingeruzkoa.

 

 Madrid-a-re bein etorri zan ta

 Jesus-en Amak emenche

 Agertu zion nai bazukien

 Izan Loiola-ren seme:

 Ordu ezkero aiek katazkak,

 Baņo berean chit firme,

 Odol-kate aik, aingeruchoa

 Denak irauzi bitarte.

 

 Lagunkidako baratzan beiņ ta

 ĄAi ura onen zurtena!

 Lirain ta leun, adarbagea,

 Luze, mardul ta zuzena,

 Ogei ta iru urte ditu ta

 Alkargoan seigarrena,

 Pekatu bage aingeru ill da

 Aingeru bizitu zena.

 

 Jaio baņo len bataiatu ta,

 Pekaturik bage azi

 Bere animak goibel-antzare

 Zertzan etzuen ikusi;

 Zeruan dago, ikusi dute:

 Eleizak du erabaki,

 Dei dakiola aingerutarra

 Onen gazte garbiari.

 

 Aingeruena pekatu bage

 Jaio eta bizitzea,

 Aingeruzkoa zerura zuzen

 Mundu ontatik sartzea,

 Aingerukorra, aingerutarren

 Gloria ospatutzea,

 Goitalchatua, Gonzaga-tarren

 Omen berdiņik gabea.

 


inprimatu