inprimatu
Aztu ez dediņ
Izenburua:
Aztu ez dediņ
Sinadura:
Iņarra, Migel Antonio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iņarra, Migel Antonio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1890
Argitalpenaren urtea:
22
Alea:
Orrialdea:
572

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Aztu ez dediņ

 

Iņarra, Migel Antonio

 

 Aloņa-peko erri argia

 Zure semeetan lenengo,

 Da Merkado ta Zuazola-ko

 Apezpiku Errodrigo.

 

 Zure semeetan geiago ere,

 Oņate, dira ziņetan,

 Dizdizariak guztiz izandu

 Eleiz ta erri lanetan.

 

 Oiek utzi ta, gaurko aski det

 Merkado apezpikua,

 Lenen Abila-n gero Mallorka-n

 Izan dan gaņenekua.

 

 Esaten dute Naparrua-ko

 Birrege izan ote zan,

 Irakurtzen det, baņo seguro

 Eziņ dezaket nik esan.

 

 Len ikasol zan, ta aziteche

 Orain dan obra au, da egiņa

 Amabostgarren eunki erdian

 Merkado k onen bikaiņa.

 

 Bere ezurrak Eleizan daude,

 Eta anima Zeruan:

 Nere oroitza au izan dezala

 Onago baten lekuan.

 


inprimatu