inprimatu
Amaren negarrak ta seme galdua
Izenburua:
Amaren negarrak ta seme galdua
Sinadura:
Iñarra, Migel Antonio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iñarra, Migel Antonio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1890
Argitalpenaren urtea:
23
Alea:
Orrialdea:
390

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Amaren negarrak ta seme galdua

 

Iñarra, Migel Antonio

 

 Masall orietatik

 Tanto eta tanto,

 Ama zerengatika

 Dariola dago?

 Zerengatika dago,

 Dana arandurik

 Iñola ere eziñ

 Iñondik pozturik?

 ¿Zer nai du egitea?

 Ona emen semea

 Poz aunditzat daukana

 Ama alaitzea.

 ¿Agian egin diot...

 Eman diot, Ama

 Nik, nai-ez aundiren bat

 Aiñ miñkorra dana?

 ¡Ama! ¿oraindik ere

 Negar eta negar?...

 Nork eragiten dion

 Esan bezait azkar.

 -Zuk, ¡ai nere semea!

 Zure pekatuak,

 Zure bizitza gaisto

 Paregabekuak;

 Oiek izandu dira;

 T' oietaz gañera

 Zuk negar egin bear

 Ta far egitea.

 -Aski da Ama, aski da,

 Ez geiago egiñ,

 Biurtuko naiz oraiñ

 Bedorrena berdiñ;

 Ez geiago gaizkirik,

 Ill ere lenago

 Berriz beste malko bat

 Atera-zi baño.

 Betor, Ama kutuna;

 Neronen eskuak

 Chukatzeko atera-zi

 Dizkatan malkoak.

 


inprimatu