inprimatu
Aita Joxepe
Izenburua:
Aita Joxepe
Sinadura:
Inzagarai, Ramon (Elurmendi, Donosti)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Intzagarai, Ramon

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1921
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
15.zk.
Orrialdea:
1

Aita Joxepe

 

Elurmendi

 

 Donostiyako jaitara gatoz

 berri onakin kantari:

 emen lendanez jakin dirala,

 plazan ondo da ageri.

 

 ***

 

 Infanta maitea, jayotxo berria,

 salbe, ta ongi etorria.

 

 ***

 

 Arotzak ugari-ta,

 merke dauzka gayak

 egiteko apalak

 kutxak eta oyak,

 izkindokiyak, maidak,

 ate, leyo, mayak,

 alki, armariyuak

 eta arilkayak.

 

 ***

 

 Itxarkizayak dauzka

 parol eskukuak

 onil, ubide, ontzi,

 oliyo txarruak,

 argimotil, neurriak,

 platera, pottuak,

 alanbrre-sare eta

 enzu luzetxuak.

 

 ***

 

 Gurekin dator Aita Joxepe

 agure gordin maitea,

 maixu aditu aspaldikoa

 langille pare gabea:

 ona Joxepe gizon zintzoa,

 nagusi prestu gurea,

 nekean pizkor, jolasean zar

 eta pestetan gaztea.

 

 ***

 

 Alpontxo ta Merxedex,

 Maria Teresa,

 ez izan ez Madrira

 joateko prcsa:

 esan zuen amari

 gelditzeko emen,

 eta bestela berriz

 Etorri lenbailen.

 


inprimatu