inprimatu
Negua
Izenburua:
Negua
Sinadura:
Illarraga
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Illarraga

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1926
Argitalpenaren urtea:
6
Alea:
255.zk.
Orrialdea:
1

Negua

 

Illarraga

 

 Negu beltz-beltza illuna dator

 ta itxas orruk dantzuzkigu.

 Lili usaintsuk oraiņ ez daude

 txoritxoak ez du abesten.

 Mendi aranak izotzez daude

 ardidia elorran da,

 Geldi ta geldi joale jotzen,

 gogorra da negu beltza...

 Etxerako zeiņ bigun-biguna.

 

 Etxe dana beterik da,

 Ta aita-semeak ikulluetan

 bei azpikok ateratzen.

 Ama ardatzean goruetan da

 ta neskame begi txatxu

 Samur gogaltzen ta abeslari

 sukaldea egiten du.

 Txakurra ixillik sutondo dago

 berotzeko. Ke-sulotik

 Elur matasak erortzen dira

 ta amona billobatxok

 Bildu eta lapur ipuiņak

 arilketan ariltzen da

 Ikaraturik billobatxoa

 geldi-geldi bildurrez ta

 Begi txorrotxaz begira daude

 amonaren musuari.

 

 Negu beltz-beltza gogorra oi da;

 Etxerako zeiņ biguna!...

 


inprimatu