inprimatu
Neguan
Izenburua:
Neguan
Sinadura:
Iguain, Pello Joxepe
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iguain, Pello Joxepe

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1924
Argitalpenaren urtea:
4
Alea:
142.zk.
Orrialdea:
1

Neguan

 

Iguain'dar Pello Joxepe

 

 Neguan oi da zerua goibel

 neguan laņok negarti

 neguan lotzaz eguzki-epela

 kiņuka leio ertzeti.

 

 Mendi tontortzu arkaitz zorrotzak

 otzak dardaraz neguan

 elur zurizko txapel aundiak

 jantzirik beren buruan.

 

 Txoriak mutu, errekak orroiz

 agure zarrak su-ondoan,

 pipan belarra izan ezkero

 pozkiro dira neguan.

 

 Gazte panparroi buru ariņak

 iji ta aja orduan

 talo ta esnez txillborra-azerik

 jolastutzeko gogoan.

 

 ĄErrukarriak! usteko dute

 ez dala negu gogorra

 elduko noizbait oientzat ere

 ozteko sudur mutua.

 

 Txingurri txiki langille piņa

 zaiatutzen da udaran

 negu luzea igarotzeko

 ederki gero patxaran.

 

 Negu gorrian zure burua

 ongi dezazun ikusi

 txingurri txiki langille piņak

 egiten duna ikasi.

 


inprimatu