inprimatu
[Bertsotan]
Izenburua:
[Bertsotan]
Sinadura:
Igarzabal, Eusebio - Iraola
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Igarzabal, Eusebio
Iraola

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1979
Argitalpenaren urtea:
Alea:
829.zk.
Orrialdea:
38

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


[Bertsotan]

 

Zeberio - Begiristain

 

 ZEBERIO

 

 Etxe-egintzan hasi ginaden

 egun batean bi mutil,

 baina daukaten sozioakin

 ni ez nago oso trankil;

 kasi kolpe bat jotzea baino

 naiago luke bertan hil,

 honek arreglatu behor nau ni

 len justu baldin banabil

 

 BEGIRISTAIN

 

 Gure lanbide ibilaroak

 ekartzen ditu flakezak,

 esaten dute beti garela

 horren langile eskasak.

 Ah, Zeberio, hil azkenean

 heltzen ez badira sosak

 aztuko zaizkik aguro asko

 andreganako jolasak.

 

 ZEBERIO

 

 Nire lagun hau nola bai dugun

 langile parregarria,

 ta azkenean ataunaldean

 kontzejal dute jarria

 hal bezelakoa baldin bada

 hor duten talde berria

 bi hilabete pasatzerako

 jango digute herria.

 

 BEGIRISTAIN

 

 Arrazoirikon ez dakit duen,

 honek atera du hitza,

 elkarrarteko lanbide hortan

 oso aldrebes gabiltza.

 Nola arraio, ai Zeberio,

 hola atera bizitza?

 tripa laurdenik ez zuen behar

 langile fina balitze.

 


inprimatu