inprimatu
Ziberoa
Izenburua:
Ziberoa
Sinadura:
Idiart, Roger
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Idiart, Roger

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1981
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1601.zk.
Orrialdea:
5

Ziberoa

 

Idiart, Roger

 

 1

 

 Aita Saintiarentzat xede hau lehenik,

 Mündian aphur beita holako gizonik;

 Berriki ertxo baten armak jo izanik,

 Goza dezan bizia, Jauna, zuk emanik!

 

 Errepika: Jauna orhit zite zuiñ gütüzün maite.

 

 2

 

 Kantarien eguna etzaikü itxusi:

 Aurten Altzurükün dugü lehentze ikusi.

 Sail ederra günian Xiberuan hasi:

 Saldoka elizetan kantatzen ikasi.

 

 3

 

 Phastualetan dira batallak agitzen,

 Türk eta kirixtiak üsü gudükatzen;

 Ber-gisan gure botzak eskuiñ-exker biltzen,

 Bena egün Jaunari dütügu eskentzen.

 

 4

 

 Arthalde hunik ezta artzaiñ hunik gabe;

 Otoitz egin dexagun bokazionen alte.

 Herritik juin zaizkünak, segür, hor, dirade,

 Zelüti guri beha, Guillaum(e) eta Ddiddue.


inprimatu