inprimatu
Nere aita zenari
Izenburua:
Nere aita zenari
Sinadura:
Idiart, Roger
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Idiart, Roger

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1981
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1618.zk.
Orrialdea:
8

Nere aita zenari

 

Idiart, Roger

 

 1

 

 Dolu huntan ixilik oz naiteke geldi

 Aita, zuri nahi dut egin omenaldi

 Gizon leiala zinen eta fedez handi

 Zu bezalako hainitz atera baledi!

 

 2

 

 Hamalaueko gerlan duzu parte hartu

 Han, bi anai galdurik, zinuen pairatu

 Hortaz oz zaitut entzun egiten espantu

 Ez duzu ez, gaixoa, gerla zuk pentsatu!

 

 3

 

 Goizik alargundua, sei haur, aita gazte,

 Jasan behar ukanik asko ezinbeste

 Jakin duzu bizia nola ongi bete

 Zure haurrek etsenplu eskasik oz dute...

 

 4

 

 Orai gain hartan zaude, guri so zerutik

 Zure ganat hel bedi agur hau lurretik

 Jainko Jaunaren Hitzak bihotz'altxaturik

 Elgarri oz dezagun erran adiorik!


inprimatu