inprimatu
Gotañe
Izenburua:
Gotañe
Sinadura:
Idiart, Roger
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Idiart, Roger

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1974
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1241.zk.
Orrialdea:
5

Gotañe

 

Idiart, Roger

 

 1

 

 Agur zier jin zidenak khantarien behatzera

 Heben auz etzütiegü debeaziren sobera

 Gotañen arresti huntan bildü direnen aubera

 Behin-behin ezta junen Xiberua gain behera.

 

 2

 

 Xiberun khantiak zunbat maite dütügün jakinik

 Khantariak horra zaizkü zazpi probintzietarik

 Egün entzünen tützie hantik bai eta hebentik

 Laphurdi, Bizkai, Nabarra, Gipuzko ta Xiberutik.

 

 3

 

 Zalgiz Iruri, Lexantzün apheza die manexa

 Xiberutarren erdian üdüri axuri beltxa

 Hor dabila bere botza aski gore ezin altxa

 Ahalaz phiztü beharrez hilik bezala den mitxa.

 

 4

 

 Gotañeko khantaldia sorthüz geroz düt jarraiki

 Hirugerren urthia du bethatzen ezin hobeki

 Gizon gazte batek deikü lagünekila eraiki

 Irabarnen egoiten da: izena dû Maurice Hoqui.

 

 5

 

 Heben gainti khantaldia zen ondun «manex muda»

 Urthe batetik bestila Xiberotartzen ari da

 Gisa hortan Xiberua iratzartzen balinbada

 Segür niz aisa diala irabaziren partida.

 

 6

 

 Iruri ta Mendikota, agur bat zor dügü bier

 Hor badira khantariak, beha gitin hoien botzer

 Errexinulak bezala khantüz ari zaizkü eder

 Biakinen pare dira Etxahun ta Etxandiber.

 

 7

 

 Garazi aldetik ere jin zide egün khantari

 Segür eginen deizie Xiberutarrek batzarri

 Izen bat eman düzie zien saldo ederrari

 Izen hoi züzen othe da?... Ezpeizide «Nekhez ari».

 

 8

 

 Berriz huna nitzaizie khantatzera zunbait berset

 Bortiak bizi gai dila oihüstatüren deiziet

 Bi basabürütar gazter agur bat igorten deiet

 Santa Grazi, Ibar-eskuiñ: huna khantuz Hardoy-Sobiet.

 

 9

 

 Orai segür botzik nago nurbait presentatü nahiz

 Kantari, teatrolari hunen adixkide beniz

 Beste jokhalarieki kunparatzen hasten baniz

 Ene ustez hoberena da Ugutz Robles Arangiz.

 

 10

 

 Bortian ihiztekako badira lekhü haitiak

 Larrañeko bazterretan oro ebili nahiak

 Gogo hunez esker mila, oi adixkide maitiak

 Larrañetik hunat jinik, ziek «Orhiko txoriak».

 

 11

 

 Mügaz bestaldian ere jentiak üska badaki

 Etxit ez ber mintzajia bena bihotzez gureki

 Hego aldeko aiziak berotzen gütü goxoki...

 Agur Uskaldün aurhidik: Bakartxo eta Iñaki.

 

 12

 

 Manexen adixkidantza eztezagün seküla gal

 Lagün hun bat ez ditake tratian eros edo sal

 Ene kobla ttipi huntan eztüt nik erraiten ahal

 Zuiñen xarmagarri diren Carrere bai eta Ospital.

 

 13

 

 Uskaldünak, junta gitin Uskal-Herriaren aide

 Bethi xede hortan, biga khantatzen ari dirade

 Zuiñen eskualtzale diren erraitia da debalde

 Nurk ez dütü ezagützen Etxamendi ta Larralde?

 

 14

 

 Orai gure khantaldia dügü huntan ürhentüko

 Oroentzat ordü beita etxerat abiatzeko

 Batak eztü lanik bene, bestik ardiak jeixteko

 Dagün urthin berriz oro auz hunat zide bildüko.


inprimatu