inprimatu
Beillaria
Izenburua:
Beillaria
Sinadura:
Idiart, Roger
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Idiart, Roger

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1972
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1131.zk.
Orrialdea:
4

Beillaria

 

Idiart, Roger

 

 Errepika

 

 Basabürian Montory

 Han bazen Jaun bat beillari.

 Arrano beltza üdüri ,

 Gaiaz leihotik ezkapi!

 

 1

 

 Txerkatürik zen aspaldi

 Eta nihun ez ageri...

 Nun othe zen gizon hori?

 Orai jentiak badaki!

 

 2

 

 Kanberan debeatürik,

 Oskiak etxen ützirik,

 Hegaltatü zen ixilik,

 Leihotik jauzi eginik.

 

 3

 

 Hotza senritü beitzian,

 Agertü zen ostatian...

 Bellopilat jun nahian,

 Erori zen ifernian!

 

 4

 

 Erraiten die gisala

 Ordian izertü zela!

 Hütsik beitzian sakola,

 Ezin edan coca-cola!

 

 5

 

 Hantik elkhi behar ükhen

 Segür uste beno lehen...

 Untsa lagüntürik beitzen

 Bidajez abiatü zen...

 

 6

 

 Montura txar bat ez aski,

 Aidian behar ebili...

 Egüberritan zen jaitxi:

 Papa Noël-ek ekharri!

 

 7

 

 Ixtoria hortan zen batü,

 Geroztik fama hedatü...

 Montory-k ez othe dütü

 Uskaldün zunbait salbatü?


inprimatu