inprimatu
Antton apezari
Izenburua:
Antton apezari
Sinadura:
Idiart, Roger
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Idiart, Roger

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1983
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1720.zk.
Orrialdea:
5

Antton apezari

 

Idiart, Roger

 

 1

 

 Herri huntako artzaiñ hunaren uhuretan düt kantatzen:

 Bado aspaldi trebato dela artaldiaren geñhatzen.

 Hoit'amazortzi urte iganik, auz hasi zaikü laketzen!

 Eta gük ere, Altzokütarrek, dügünaz gaiñen hunhartzen,

 Gure apeza maite dügüla ez ote dogo probatzen?

 la, ra, la, la, ez ote dügü probatzen?

 

 2

 

 Donaixti zure sor-leko eijer maitagarria ützirik,

 Lehenik Maulen ikasle eta eskol-emaile izanik,

 Gerla denboran Alemanian best urte presu egonik,

 Apez-bidetik ebili zira eta Herriko etxetik:

 Zordün girade, jaun erretora, zük hainbeste lan eginik!

 la, ra, la, la, zük hainbeste lan eginik!

 

 3

 

 Xiberutarrek eraiki zien Sant Antoniren txapela

 Erakusteko, gerla ützirik, baketü nahi zirela.

 Aitor dezagün seiñale horren behar handia dügüla.

 Aski hüllantik esprabatorik gerlan deüs hunik eztela,

 Zük ere, Antton, jarraiki düzü, Sant Antoniren mudela,

 la, ra, la, la, Sant Antoniren mudela!

 

 4

 

 Nuizpait, Altzokün, harri erauntsi gaixto bat beitzen agitü,

 Setemez dogon jei eder hunen debozionia zen sortü.

 Geroztik beti Altzükütarrek Ama Birjina laidatü.

 Gure apezak eztü sekola ohidora hoi baztertü:

 Horra zer gatik nik düdan egon, haiñ gogo hunez kantatü!

 la, ra, la, la, haiñ gogo hunez kantatü!


inprimatu