inprimatu
[Bertsotan]
Izenburua:
[Bertsotan]
Sinadura:
Aire, Ferdinand - Xanpun - Esponde
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aire, Fernando
Esponde
Sein, Manuel

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
Alea:
899.zk.
Orrialdea:
2

[Bertsotan]

 

Aire, Ferdinand-Xanpun-Esponde

 

 1

 

 XALBADOR:

 

 Jakintsunentzat jauregia da, iņorantentzat etxolak,

 lenago hola ikusi ditu, gure eskualdun odolak.

 Bainan betrzerik badugu orai, haunditu dira arbolak,

 Denak jakintsun izan gaitezen, eraiki dira eskolak.

 

 XANPUN:

 

 Jakitatea gauza beharra, ezin ditaikena gorde,

 Bainan haren baliatzeko, badauzkagu zonbeit molde.

 Ta jakintsun huni agertzeko, egun ez nago erabe,

 Jakitatea deus ez dagola, jendetasun hori gabe.

 

 XALBADOR:

 

 Jendetasuna ez ote dago, eskola horri begira,

 Ikasiz geroz gauzak guziek, izaiten dute dirdira.

 ikas dezagun lehenik eta, denak etorriko dira,

 Zer egin jakinez geroztikan, denak egiten baitira.

 

 XANPUN:

 

 Nere iduriko jakintsun jauna, etzazula hartu gaizki,

 Jainko maiteak denentzako, emana baitu iduzki.

 Jakitatea denek ezin izan, hori diot maluruski,

 Bainan ongi bizitzeko badauka, jendetasun hori aski.

 

 2

 

 ESPONDE:

 

 Auxe dauka hunek buru gogorra, alta ez da ez kaskoina,

 Ez ditu egun konprendi nahi, ez ezker ez ta eskuina.

 Barkoa utzak urain gainean, eta hartu aireko ona,

 Ez al duk bera joaitera utzi, den hire emen laguna.

 

 XANPUN:

 

 Nik ez dakiat, lagun maitia, jakitea duk merezi,

 Ta nere alde lituzkek hemen, ogoietarik emeretzi;

 Barkuan egiten al dukana, andrea har edo utzi,

 Han behar dukan guzia baduk, nai dukan bezala bizi.

 

 ESPONDE:

 

 Aireko hortan, ezin al duk, deusen eskasik ageri,

 Han ere tokiak libro dituk, andrea nai bada ekarri.

 Neri burua, itzultzen zaitak, so egitean urari,

 Hil behar eta, naiago nikek, zeru gainetik erori.

 

 XANPUN:

 

 Lagun maitea, ni aire horrek, bihotza zaitak kilika,

 Hortik erori, ja bazagotzik, ta hilak ere milaka.

 Barku batean gertatzen banuk hori ezin diat bilaka,

 Han beden eskapatzen al haiz, besteik ez bauk igerika.

 

 ESPONDE:

 

 Urean ateratzen baitira, igerika dakitenak,

 Bainan hortan ez dira trebe, menditik heldu direnak.

 Jakina diet itsaso hortan, izaiten direla balenak,

 Ta lehenago ere badituztela, hanbatek janik gizonak!

 

 XANPUN:

 

 Jende maiteak, gauza onexen, erraitera orai noak,

 Ez ote gira bat bertzearen zerbait beldur gaixtok joak.

 Arrainek jaten tuztela urean, hori erranen geroak,

 Ta mendietan erortzen denak, jaten tiztek arranoak.


inprimatu