Libertade dirudiena
Hartzenbusch, Juan Eugenio
Chori chiki bat eman
Zioten beiñ Blas-i,
Bere, izatez guztiz
Ona dan aur bati.
Lotu zuen choriya,
Bota zuen egaan,
Bañan egaztichoa
Gelditu zan bertan.
Blas-ek esaten zion:
Zer gertatzen zaizu?
Joan zaite ¡bai! joan egaan,
Nai baldin badezu.
Chit aski da luzean
Dezun lokarriya:
Utziko dizu igotzen
Nai dezun guztiya.
-Ez, egaztiyak dio,
Zergatik orduan,
Etorriko dan miña
Pozaren orduan.
Zuk ankatik didazu
Tirako gogotik,
Baldin zerbait geiago
Nai badet igo nik.
Mendetasun denetan
Samiñgarriyena,
Da libertadearen
Ichura duena.
|