Changurrua
Hartzenbusch, J.E.
Changurru bat illikan, gorri-gorriya,
Ikusten zan erreka baten ertzean,
Belar artean.
Bazkari bat izan zan an bertan, eta
Mamiyak aterarik, azal gogorra
Gelditu zan lurrean.
Beste changurru bizi batzuek zuten,
Oso miresturikan begiratutzen,
Zeñ gorriya zan ura,
Eta zioten biotz-biotzetikan,
-Iñolaz ere zeuden choraturikan-
-¡A zer distindura!
¡Nork jakin lezakean, era berean
Pintatutzen gorputza, nai duenean!-
Au entzunik, sukalde choko guziyak
Ezagutzen zioten sagu chikiyak,
Esan zien ederki:
-Nai duenik orrela pintatutzea,
Ez du besterik baizik egositzea.
Begira bada zayon ongi kostatzen
Azala baldin badu dizdiz paratzen.-
Gizon umant aundiyen izen argiya
Bada norbaitek opa duen guztiya,
Begira beza beren kondairaetan
¡Zenbat miñ izan zuten mundu onetan!