inprimatu
Peio Harignordoqui apeza
Izenburua:
Peio Harignordoqui apeza
Sinadura:
Harinordoki, Jean L. (Laka)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Harinordoki, Jean L.

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1863.zk.
Orrialdea:
5

Peio Harignordoqui apeza

 

Harinordoki, Jean L. (Laka)

 

 1

 

 Baigorrin sortu eta Baigorrin hazia

 Pairamenaren bortxaz onerat hezia

 Bortitz izan baitzauzu gaztean bizia,

 Peio, goxa zaitzala Jaunaren graziak.

 

 2

 

 Hazparnen, Uztaritzen, berdin Ezpeletan

 Predikari ibili zira herrietan;

 Fedea azkarra zen lengo denboretan

 Hain kartsu izan bedi oraiko gaztetan.

 

 3

 

 Apez gazteak guti dira zorigaitzez,

 Zerua estali da zonbait lano beltzez;

 Herria ez dadien huts zerbitzariez

 Aita Peio lagundu gaitzazu otoitzez.

 

 4

 

 Ez duzu ebatsia egungo omena

 Baigorri hemen duzu maite zaituena;

 Bakezale balira zu bezala denak,

 Kasatuko litaizke mundu huntan penak.


inprimatu