inprimatu
Pantxoa zenari
Izenburua:
Pantxoa zenari
Sinadura:
Harinordoki, Jean L. (Laka)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Harinordoki, Jean L.

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1979
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1489.zk.
Orrialdea:
5

Pantxoa zenari

 

Harinordoki, Jean L. (Laka)

 

 1

 

 Aurten otsaila jabetua zen hastapeneko egunez

 Baigorriarrak goxatzen ari zirela ixiltasunez

 Zorigaitzezko berria laster hedatu bide xuxenez

 Jara mendia betea dela su hiltzale ta ainitzez

 Xifrikaturik ari direla norbait ezin atxemanez.

 

 2

 

 Arratsaldean hurbildu zuten mendiari airezkoa

 Bertze gizonen lana izanez arras debaldetakoa

 Harek zezaken asma bazela gisa hortako zokoa

 Pantxoak ere leku hau zuken oino ezagutzekoa

 Eskuetarat erori zaiko bertze munduko gakoa.

 

 3

 

 Otikoronen Bidabehere baserri baten jabea

 Hango semea ezagutu ez duenik nehor badea?

 Hogoi urteko laboraria, langile paregabea

 Azinden bila, leku gaixtorat heltzek ez herabea

 Xabiereko San Frantses idek zozu zeruko atea!

 

 4

 

 Hortako doia ibili gira elgarturikan lanean

 Aldi-guziez, beti konponduz modurik hoberenean

 Auzor zerbitzu egile ere jendea eskas zenean

 Miragarriko indarra lagun zuen eginkizunean

 Zuhaitz ederra bilatua da den oihanik txarrenean.

 

 5

 

 Ofizio bat hertsigarria nun nahiko laborantxa

 Ta bereziki here etxean daukanarentzat hazkuntza

 Neholaz ere ezin ditaike estal egin duen hutsa

 Hunen aitamak atsegabetik Jainkoak atera bitza

 Agian heien bizia ez da bilakatu jasan gaitza.

 

 6

 

 Haren herriko elizan bazen hanbateko batasuna

 Dolutzaleak kontsolatzeko holako bildutasuna

 Gisa hortako gertakariek lotsatzen dute gizona

 Froga dezala, ezin du ukan zinezko askatasuna

 Heriotzeak munduan ate bat dauka: bakartasuna.

 

 7

 

 Lagun Frantxoa, ez daukuk egin hil aintzineko agurra

 Hortaz badiat oraino egun nahigabe bat ederra

 Nabarmena den errekontruak pizten deraukuk beldurra

 Goiko mendeak bazikan segur hi bezalakon beharra

 Laboraririk gabe nolako dugu biharko Nafarra?


inprimatu