inprimatu
Omenaldi hau gogo onenez
Izenburua:
Omenaldi hau gogo onenez
Sinadura:
Harinordoki, Jean L. (Laka)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Harinordoki, Jean L.

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2067.zk.
Orrialdea:
5

Omenaldi hau gogo onenez

 

Harinordoki, Jean L. (Laka)

 

 1

 

 Omenaldi hau gogo onenez

 har zazu jaun erretora

 Xuxen dajoan aintzin herritik

 Baigorrik zaitzan ohora

 Gizontasunez ta jakitatez

 zure maila hain da gora

 Asmatzen zaitut kasik heldua

 saindu guzien lerrora.

 

 2

 

 Ezkontza, meza, ehorzketa bat

 badago zerbait ardura

 Izpiritua hezi daukuzu

 sinesle pentsamendura

 Ezti eztia ekar araziz

 apez baten helburura

 Hobekienik zuk egin duzu

 jenden arteko lotura.

 

 3

 

 Bake bilatze, herri maitasun

 Jainkoak eman graziak

 Ukan dituzu, eta gainerat

 bertze dohain bereziak

 Ez zaizken beti lasai moduko

 iragan egun guziak

 Barkazkiguzi guk zuzenkontra

 zuri sofri araziak.

 

 4

 Furfuriarik gabe langile

 leial hor da anai Henri

 Aste erditan erakasle zen

 igandetan predikari

 Xoraturikan egoiten gira

 so zure boz ederrari

 Urte ainitzez bizi zaitezte

 Hazparnen hurbil elgarri.


inprimatu