inprimatu
Hazparneko Laborantxa Eskolari
Izenburua:
Hazparneko Laborantxa Eskolari
Sinadura:
Harinordoki, Jean L. (Laka)
Urkizaren iruzkina:
C
Egilea(k):
Harinordoki, Jean L.

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2084.zk.
Orrialdea:
17

Hazparneko Laborantxa Eskolari

 

Harinordoki, Jean L. (Laka)

 

 1

 

 Behin behar ta aipatzeko gaur badaukat parada ona

 Euskal Herriko laborantxako eskola deritzaiona:

 Nihaur lau urtez ikasle gisa han bertan bainaiz egona

 Erakaspenek eman didate eskas nuen zoriona.

 

 2

 

 Hor lan egiten date oraindik zonbait euskal jakintsunek

 Eskertu nahi ginuzke heiek hainbeste gazte lagunek;

 Ikastegi han bain hurbiletik ezagutua dugunek

 Gora diogu haren beharra badutela euskaldunek.

 

 3

 

 Gazteriak hor froga dezazke gaurko teknika berriak

 Hortik jalgitzen dira kementsu euskaldun laborariak

 Ikastegia babes dezala beti Hazparne herriak

 Denen onetan bizi ditezen baserri mkitagarriak.


inprimatu