inprimatu
Baigorriko gazte batzu
Izenburua:
Baigorriko gazte batzu
Sinadura:
Harinordoki, Jean L. (Laka)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Harinordoki, Jean L.

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1786.zk.
Orrialdea:
4

Baigorriko gazte batzu

 

Harinordoki, Jean L. (Laka)

 

 1

 

 Iragan egun batez naiz nere herrian

 Ustegabean jarri hasarre gorrian

 Ikusiz herritar bat manera larrian

 Droga iresten an erdi gordabian.

 

 2

 

 Nago ikastetxetan zer duten ikasi

 Ta erakaslek zer duten erakutsi

 Erroak ez eginez direla nahasi

 Jendek behar lukete gauza hau ikusi.

 

 3

 

 Toki sanoak ere gaur usteltzen ari

 Gazte batzu lotzeko holako lanari

 Bil toki ilun asko dituzte ezarri

 Moltsa haundi zonbaitzu zoin diren galgarri!

 

 4

 

 Nor da gazte hauetaz funski solastatzen?

 Euskal edertietan ez dira agertzen

 Gure atseginetan parterik ez hartzen

 Ez ditut denak zaku berean ezartzen.

 

 5

 

 Burraso ta kargudun zertan ote daude

 Borrokatzeko orde zuzenaren alde

 Beren ogen parteak ez bitzate gorde

 Aterabide baten esperantzan gaude.

 

 6

 

 Bizien zikintzeko ez baita dretxorik

 Gauzak ez daitezke utz horrela laxorik

 Bertzenaz ez dukegu bihamun goxorik,

 Arimak ta gorputzak suntsituz osorik.

 

 7

 

 Euskal-Herrian bada aski ausagailu

 Gure ingurumena denen edergailu

 Kirolan ta hizkuntzan zerbait maite balu

 Hezia den gaztea laket laike zalu.

 

 8

 

 Urrikaltzeko dira oi dohakabeak

 Berdin helburu eta federik gabeak

 Beharrik hor dauzkagu gaur abertzaleak

 Maitasunaren eta nortasun jabeak.

 

 9

 

 Lehen ongi zoatzin oro baserritan

 Berri txarrak zaudela urrungo hiritan

 Orai gaitza hor dugu, derragun egitan

 Hoinbeste kezkatua egon naiz guttitan.

 

 10

 

 Zainetan ez daukanak zinezko odolik

 Bestetaz ezin ukan demendren axolik

 Berdin zaio bizirik, berdin zaio hilik

 Sendimendu trixte hauk nolaz utz ixilik?

 

 11

 

 Zerbait alda ditaike Jainkoari esker

 Gaztigua emanez merezi dutener

 Kasu eman dezagun eskuin eta ezker

 Balgorri jarraik dadin bere arbasoer.


inprimatu