Senar-emazte bertsolariak
G.
Baratza-jorran ari al zera
Neure biotzeko Juana?
Badakit bada oraiņ ezkero
Asarre izango zerana;
Beste guziak utzi alde bat
Oraintxe nator zeugana.
***
Pello Joxepe neure biotza
Oraiņ al zatoz etxera?
"Ongi-etorri" ematen dizut,
Gizon gaiztua etzera;
Iņor tabernan utzi badezu
Joan zindezke atzera.