Estibalitz'eko Andre Mari
Agirrezabal, Andoni
1
Antxin-antxiñetik Ama Birjiña
Dago Euskalerri'ko mendietan,
Emengo ta ango tontorretan
Ba-da nun-nai Zeruko Ama Birjiña.
2
Bere Eiizatxoak izarrak dira
Ongi banatuak Euskalerri'an;
Araba'ko zelai-erdi-erdian
Estibalitz'eko Andre Maria.
3
Mendi-muño polit baten gañean
Arabarren Zaindari zerutarra,
Exerita dago Zeruko Ama
Erregin-aulki eder baten gañean.
4
Parrekor, pozik eta alaikiro
Agertzen da Jesus zoriontsua,
Arabar guziak bedeinkatuaz;
Amatxoren altzoan bigunkiro.
5
Estibalitz'eko Ama Birjiña,
Arabarren asabak autatua
Araba'ko Buru-Batzar-Burua.
Arriaga'ko Batzarren Erregiña.
6
Beren biotzetan Ama laztana,
Eta beren gauza guzien gañean
Arabar guzien biotz-barnean
Zaindariganako maitasun-garra.
7
Zatoz guregana Ama kutuna,
Gazteiz, uriburu polit ontara;
Eskatzen dizute gazte gazteiztarrak
Zure maitasun garbi ta biguña.
8
Entzun maitasunez, Ama maitia
Zure erri onen otoitz beroak;
Or, aldamenean Gazteiz osoa
Duzu otoitzetan, Andre Maria.
9
Arin-itzazu, ba, gure nekeak
Zure egiazko maitasun-garraz.
Zu bakarrik, Amatxo zerutarra,
Gure bitartekoa izango zera.
10
Zurekin bakarrik pake osoan,
Eta orregaitikan emen gaituzu;
Beti gurekiko maitasun duzu
Baita beti ere gure ondoan.
11
Itzuli gugana Zure Begiak
Errukitasunez bete-beterik.
Eraman itzazu garbi-garbirik
Jauna'ren aurrera pekatariak.
12
Estibalitz'eko Andere Mari,
Goizeko Izarra Dizidiratsua,
Emaiguzu zorion oparotsua;
Eskatu Zerorrek, Zeruko Aitari.
13
Eta gure kristau-siñesmenean
izan gaitezela beti iraunkorrak,
Estibalitz'eko' Ama errukiorra,
Egon zaitez, arren gure aldean.
14
Zaitu ezazu, ba, Euskal-Erria,
Eta erri onen fede gartsua;
Aunditu ezazu donetasuna
Gaur-egunetako Euskalerri'an.
15
Estibalitz'eko Andere Mari,
Zeruko izarrik dizdiratsuena,
zu zera Amarik biozperena,
Agur, bada; Zeruko Andere Mari!