inprimatu
Eskerrak zuri E'tar Kepa
Izenburua:
Eskerrak zuri E'tar Kepa
Sinadura:
Gereta
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Gereta

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1925
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
237.zk.
Orrialdea:
2

Gereta

 

 Eskerrak zuri E'tar K'a

 Beste askoren erara

 Ez dezulako jaso anka

 Igesteko Gaztelara.

 Lau itz, zu, E'tar K'ari

 Idatzi dagizun sarri,

 Bada Durango aldean

 Ni beti nabil larri

 Asko idatzi nayean;

 Baņo aurkitzen dot emen

 Oso laguntasun gitxi

 Gure euskeran mintzatzean,

 Eziņik berriak iritxi

 Ipintzeko ARGIA'n.

 Nun dira euskeltzaleak?

 Nun! antxiņako gure

 Bizkaitar idazleak?

 Oin ere dodaz ikusten

 Euskel izenak ipintzen

 Kalian barriz geienak

 Erderaz dira mintzatzen.

 Au da, bai, tamalgarria

 Ta erbestetzen garienian

 Guretzat lotsagarria;

 Euskel izena aldian

 Ta erdera mingaņian?

 Neuk ez beņepeņian!!

 Orregatik nai nizun esan

 Ipuintxo baten gizan

 Jaurtitzeko neurtitz batzuek

 Ia agertzen diran

 Or-emen euskeldun sutsuek,

 Euskel erriyetako barriak

 Urte guzti guztian

 Izango dira irakurriak

 Pozez bete betian.

 Idatzi egizue bada

 Gure euskera maitian,

 Zer-egin aundija ezpada

 Ez utzi bijar artian,

 Itxaroten dagoz ta

 Donostia'ko ARGIA'n.

 


inprimatu