O girixtino tristea
Gazteluzar, Bernard
1
O girixtion tristea,
Biztu da Jesus maitea,
Gloriazko Erregea,
ALLELUIA!
2
Laraunbat alba goizean
Piarresekin batean
Joanes il-harrirat zen joan.
3
Joan zen Madalena are,
Joan zen Maria Salome,
Eta Maria Jakobe.
4
Emazteak hurbiltzean
Aingeruek zuten erran:
Jesus zela Galileean.
5
Tonbaren aintzinaraino
Piarres saindua baino
Joan zen Joanes lasterrago.
6
Jesus ediren zenean
Apostoluen artean:
Duzuen bake, ziotsan.
7
Dizipuluak entzunik
Nausia zela bizirik,
Egotu zen dudaturik.
8
- Thomas, zioen Nausiak,
Ikhuskik ene zauriak,
Eta utz duda guziak!
9
Jesus ikusi ondoan,
Dizipuluak ziotsan:
ĢEne Jaun, ene Jainkoa!
10
Dohatsua duk presuna,
Ni ikhusi ez nauena
Eta sinhetsi duena.
11
Jesus dela bedinkatu,
Laudatu ata maitatu;
Dela bethi ohoratu!
12
Demogun esker debotki
Bethi ohore umilki,
Eta gloria handizki
Dugun lauda.
|