inprimatu
Zure maitalea. Kristo Lezo'koa
Izenburua:
Zure maitalea. Kristo Lezo'koa
Sinadura:
Garbizu, Joan (Zubigar)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Garbizu, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1924
Argitalpenaren urtea:
4
Alea:
178.zk.
Orrialdea:
1

Zure maitalea. Kristo Lezo'koa

 

Zubigar

 

 Lezo, erri xar eta txikia

 autu zuala etxetzat

 Kristo Deun eta Alaztun arek,

 egiz dirudi ametsa.

 

 Ametsa baño ez dirudi, ez

 baña ez izan ordea

 ta antxe daukagu gaur zorionez

 euskaldun danen Jabea.

 

 Geren erruaz dago bertantxe

 illze gogorrez josia

 ¡¡eta ala ere ematen digu

 egoki zaigun guzia!!

 

 Uraxe degu ludi onetan

 osalaririk onena

 ziaro kentzen ditubelako

 gaxotasun ta obenak.

 

 Alatz aundiak ein ditubela

 Gurutzetikan askotan

 garbi dakusgu juatean beti

 Beraren eliz ormetan

 

 Bertan dakusgu zintzur, oñ, beso,

 saietz-ezur irudiak,

 Galtzar-makil ta bete tresna asko

 sendatu ta antxe utziak

 

 Berari dira zuzentzen beti

 gaizdun, lange ta txiroak

 beren zoritxar neurrigabean

 arindu ditzan gaxoak.

 

 Berari dira zuzentzen beti

 arrantzale, nekazari...

 nai dulelako, beren lanetan

 Uraxe izan Zaindari.

 

 Berari dira zuzentzen beti

 auzpezturik an, oñetan,

 ama xamurrak, beren semeak

 gudatean zaindu ditzan.

 

 Berari dira zuzentzen beti

 begi malkodun bustiaz

 zerbait nai duten garai estuan

 kistar ziñestun guztiak.

 

 Biotz biguñaz, oso legunki,

 xamur, zaiona eskatzen

 berealaxe, zalantza gabe

 Gurutzetik du ematen.

 

 Bizkai, Gipuzko, Araba, Napar,

 Zubero eta Lapurdi,

 Lezon dakusgu Bere egunean

 zuzentzen zerbait eskari.

 

 ***

 

 Siniste aundi-aundia dauka

 Euskalerriak Zuregan

 sinistatzeko ainbeste gauza

 dituzulako zuk eman

 ¡O, Kristo Deuna: artu biotzan,

 Zurean josi benetan

 ta azken orduan... lanak egin-ta

 nazazu arren eraman!

 


inprimatu