inprimatu
"E." idazle argiari eskerrikasko
Izenburua:
"E." idazle argiari eskerrikasko
Sinadura:
Garbizu, Joan (Zubigar)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Garbizu, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1926
Argitalpenaren urtea:
6
Alea:
252.zk.
Orrialdea:
1

"E." idazle argiari eskerrikasko

 

Zubigar

 

 Lengo asteko ARGIA'n

 aurren arreneko orrian

     lili politdun

     xorta zenigun

 usai gozodun eskeņi

 ŋnondik, pottorro kolkotik...?

 

 Neri eskiņitakoa

 etzan txarrenetakoa

     eta jaso det

     biotz-biotzez

 "matsondoko" lur ezera

 lengoen aldamenera.

 

 Ez naiz "matsondo igarra",

 ba'daukat naiko indarra

     baņa tamalez

     ta zoritxarrez

 basamotsa naiz ordea

 ta minkatza det alea.

 

 Zuen txertua ezarri

 ta goxotuko naiz sarri

     eta orduan

     zuen onduan

 masti ortan izango naiz

 ale ona emanaz maiz.

 

 Izenordeko "gar" ori

 idaztekoan itzali

     egillen zait maiz

     baņa nolazpait

 antolatzen da "Zubigar"

 botzen noizipein bi txingar.

 

 Ez naiz gai lili xorta artan

 nastutzeko baņa bertan

     egin niņuzun

     eta eskardun

 geldi naiz biotz-biotzez

 lilitxo aren ordaņez

 artu ba "E." pottorro beltx (?).

 


inprimatu